Alferraren astea
Astelehena,
jai ondoren alferra
Ezer ez egiteko
ez goaz lanera.
Asteartea,
euria goitik behera,
busti egingo gara,
ez goaz lanera.
Asteazkena,
osaba ezkontzen da
ta jai hartzen badu,
ez goaz lanera.
Osteguna,
amonaren eguna,
festa hau ospatzeko,
ez goaz lanera.
Ostirala,
haginetako mina
aspirina hartuta,
ez goaz lanera.
Larunbata,
egun erdiko lana,
egun erdiagatik
ez goaz lanera.
Igandea,
lantegia itxita
lana egin nahi baina
ezin joan lanera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario